
Prentsa ohar bidez jakinarazi du Stop kaleratzeak plataformak berria; babes ofizialeko alokairuan bertan bizi ziren hemezortzi familiari Alokabidek kudeatuko duen kontratu berria egingo diete.

Jaureguizarrek etekin handia lortu nahi duela, eta enpresak operazioa errentagarria ez dela esatea salatu dute kaltetuek.

Babes handiarekin eginiko elkarretaratzean, alokairu babestuak dituzten kontratuekin jarraitzea eskatu dute.

Apirilean Arramendi pasealekuko 3, 5 eta 7 atarietan bizi diren 30etik gora bizilagunen babes ofizialeko alokatze-kontratuak iraungiko dira. Arriskuan dira, enpresa sustatzaileak salgai jarri nahi baititu etxeak.