
Sanjuandarrek Korrikarako motorrak berotuko dituzte igandean. Sustatzaileek egun osoko programazioa ondu dute.

Trapaia Gazte Taldeak antolatuta, San Pedrok eta Antxok herri kirolen desafioa egingo dute bihar frontoian, 17:00etatik aurrera.

Trintxerpek lekukoa hartuko die aste honetan Antxori, San Pedrori eta Donibaneri. Trintxerpeko Jai Batzordeak gustu eta publiko guztietarako proposamenak ondu ditu. Programazio osoa, albistean.