
Pasaiako Udalak 'Pasaia berdea martxan da!' komunikazio kanpaina abiatu du, aldaketa klimatikoari aurre egiteko.

Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Udalak herriguneko azpiegitura berdearen identifikazioa eta bero boladen aurrean herritarrak babesteko neurriak hartzeko helburua du. Prozesuaren nondik norakoak ostegunean aurkeztuko dituzte, San Pedron.

Astearteko ohiko osoko bilkuran, Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten 2023-2030 Klima eta Energia Plana.

Udala, Azti eta Euskalmet uholde arriskuari aurrea hartzeko proiektu bat lantzen hasi dira. Udalak herritarrei dei egin die, informazioa bidal dezaten.