
Errenteriako Udalak antolatu du azoka, Behemendi eta Biolur elkarteekin elkarlanean eta aldundiaren laguntzaz.

Leo Argote Azabaratza kontsumo taldeko kidea da. Oarso Bidasoko lehenengo kontsumo taldeak orain bospasei urte sortu ziren; osasuna bilatzen dute bertako kideek, baita nekazaritza bultzatu eta nekazariak eurak babestea ere.