Duela bi asteko astelehenetik asteazkenera 394 positibo atzeman ziren eskualdeko lau herrietan; aste honetan, 121.
Astelehenetik asteazkenera 169 positibo gehiago jaso dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Tasak oso nabarmen hazi dira azken egunetan.
Neurri horiek bete ezin direnean Udaltzaingoari abisua emateko eskatu du Izaskun Gomez alkateak. Jarduerak bertan behera uzteko eskumena du udalak.
Azken zazpi egunetan 30 positibo egon dira eskualde osoan. Lezo eta Pasaia dira positibotasun tasa hiru zifretan dutenak.
Labik gaur hartutako aforo malgutzeak irailaren 1ean jarriko dira indarrean. 01:00etako itxiera ordua bere horretan mantendu dute.
Larri gaixo daudenak, 65 urtetik gorakoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituzten euskal presoak espetxetik ateratzea galdegin du elkarteak, baita izurrira egokitutako «neurri humanoagoak» ere.
'COVID-19ari aurre egiteko prest' izenpeko ziurtagiria lortu dute Oarsoaldeko 11 negoziok; turismoaren sektorean dagoen «kutsatze arriskua» murriztea bilatzen du programak.
Joan berri den aste bukaeran 88 positibo atzeman dituzte lau herrietan; uztailaren 9tik 11rakoan 44 izan ziren orotara kutsatuak.
Udal bakoitzak eskumena duen lurraldean zehaztu beharko du zeintzuk diren murriztutako eremu horiek. Neurri berria bihar gauerditik bete beharko da.
Bihartik aurrera ez da maskararik erabili beharko aire zabalean. Salbuespen batzuk badira, hala nola, gutxieneko distantzia mantendu ezin denean.
Eraginaren beherakada batez ere tasetan izan da. Pasaian, adibidez, 1.094tik 287ra jaitsi da hamalau egunetako intzidentzia.
Lezoko PSE-EEren buru Joxean Sanchezek laguntzarena "berri izugarri ona" dela esan du. Gizarte gaietan eta tokiko ekonomia indartzeko erabiliko dute dirua.
Joan den asteko epe berberean (hilaren 3tik 5era) 1.020 izan ziren Oarsoaldeko lau herrietan koronabirusagatik kutsatu zirenak.
Ostegunetik igandera (atzora) 1.277 positibo gehiago jaso dira lau herrietan. Aurreko epealdi berberean (abenduaren 30etik hilaren 2ra) 1.455 izan ziren kutsatutakoak.
Osasun Sailak plazaratutako azken datuen arabera, 1.355 positibo zenbatu dituzte lau egunetan Oarsoaldean; 4.000tik gorakoak dira udalerri guztietako tasak.
Joan den asteburuan 74 kasu atzeman ziren lau herrietan. Lezoko tasa 1.000tik gorakoa da, eta Errenteria-Oreretakoa hara iristeko bidean da.
Tasari erreparatuta Lezon bizi da egoera okerrena, 888ko tasarekin. Errenteria-Oreretan 52 kasu gehiago atzeman dituzte aste honetan.
Tasa bereziki igo egin da Lezon eta Errenteria-Oreretan. Pasaian berdinean da, eta Oiartzun da Oarsoaldean gorrian ez dagoen herri bakarra.
Kutsatzeen buru Errenteria-Orereta eta Pasaia daude, 41 eta 27 kasu gehiago jaso direlako hurrenez hurren. Lezon ia bikoiztu egin da tasa aste honetan.
Oarsoaldean, Errenteria-Oreretak eta Pasaiak gainditu dute 150eko tasa hori. Zifra ofizialak astean bitan ematen hasiko da Jaurlaritza.