
24 orduko atzerapena izango dute grabaketa lanek. Asteazkenean San Pedron izango dira, eta ostegunean, berriz, Donibanen.

Gaur goizean egitekoa zen grabaketa bertan behera utzi dute, eguraldi txarragatik. Beraz, ez da trafiko mozketa eta aldaketarik izango.

Astelehenean Donibane eta Lezo arteko bidean mozketa puntualak egingo dituzte eta Lezobidea kaleko aparkaleku batzuk ezingo dira erabili.

Plazako establezimendu batean egingo dituzte grabaketak, ostiralean. Grabatzeko taldeak dituen logistika beharrak direla eta, ezin izango da plazako eremu mugatu eta balizatuan aparkatu.