
Mobilizazio eguna izan zen atzokoa Hego Euskal Herrian, eta goizean hiriburuetan manifestazioak egin bazituzten, arratsaldean herrietara eraman zuten lan, pentsio eta bizi duinen aldeko aldarria.

Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlana aurkeztuko hilaren 23an (igandean) Ados Teatrok, Errenteria Hiria Kulturgunean. Estreinaldiaren aurretik, ordea, herritarrek aukera izango dute lan horren sormen prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko. Bi saio izango dira: bihar eta hurrengo astean.




Mobilizazio eguna antolatu dute bihar ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek Hego Euskal Herrian. Errenteria-Oreretan 19:00etan abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik.

Lan poltsan izena eman nahi dutenek bihartik hasi eta hilaren 21era arte izango dute aukera.
