
Zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte GI-2134 errepidean Arragua eta Katea artean; bihar goizeko 06:00etatik etziko 20:00ak arte iraungo du errei mozketak.

Katea-Landetxa auzoko 2014. urteko jaiak atzo hasi ziren pregoia irakurri eta txupina jaurti ondoren. Datorren maiatzaren 25era arte luzatuko dira jaiak eta denen gozamenerako egitarau zabala antolatu dute auzokideek.