
85 langile kaleratu nahi dituela adierazi du bertako langileen batzordeak, enplegu erregulazio espediente bidez. Mobilizazioak iragarri dituzte langileek.

Hilaren 20an sartuko da indarrean Espainiako Kongresuak onartutako Atzerritarren Legea. Horri begira, eta gaiarekin harremana duten eragile eta profesionalei informazioa eta xehetasunak eman asmoz, Oarsoaldeko Inklusio Topaketak egin dituzte gaur.

ELA sindikatuaren arabera, enpresak urtarrilean hitz egindakoak "ez ditu errespetatu". Gaur egin dute lehen elkarretaratzea.

Lanbarren industrialdean dago instalazio berria, eta 10.000 metro koadro baino gehiagoko lur saila eta hamabost karga-kai ditu.

Denboran lehena lau udaltzain kontratatzeko hautaketa prozesua izango da: azaroaren aterako dira oinarriak.

Prestatuta dituzten egun osoko hiru greba egunetatik lehena egin dute gaur Gaintxurizketako industrialdeko Interal enpresako langileek.

Atzo izan zuten Lezoko industrialdean dagoen Interal enpresako langileek bigarren greba eguna. Lan hitzarmen "duinaren" alde ari dira borrokaldian.

Oiartzungo Udalak Lanin egitasmoa martxan jarri du, enpresa txiki eta ertainetan euskararen normalizazioa bultzatzeko. Diagnosia egiten ari dira.

Kaleratzeen kontra eta KPIaren araberako soldata igoera eskatzeko bigarren mobilizazioa egin dute gaur Errenteria-Oreretan.

Pasaiako II. Plan Estrategikoan jasotako erronkak herriko eragileekin elkarlanean gauzatzen ari da udala. Lan munduan euskararen alde eragiteko, zortzi enpresarekin ari dira elkarlanean.

Hilaren 28an izango da tailerra, Oarsoaldea Garapen Agentziaren Mamut eraikineko bulegoetan, Oiartzunen. Bi ordukoa da, eta doan.

"Sistemari gutxien inporta zaizkion" emakumeak babesteko erresistentzia kutxa sortu dute SOS Arrazakeriak eta Oarsoaldeko Mugimendu Feministak.

Arrandegi saltzaile ikastaroa azaroaren 11n hasiko da. Lan txertatze indize altua duen lanbidea dela zehaztu du Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Ideia lehiaketa bat antolatu dute Oarsoaldean, euskarak arlo sozioekonomikoan duen garrantziaz hausnartzeko, eta enpresetan euskararen sarbidea bermatzeko.

AZTIko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, euren lan baldintzetan murrizketak salatzeko. Hurrengo 10 urteetarako soldatak izoztu nahi dizkiete.

Emakumeen lan baldintzak gero eta prekarioagoak direla diote LAB, ELA eta ESK sindikatuek. Emakumeak bigarren maila batean mantendu nahi dituen jendarte patriarkalaren isla omen da.

Enplegu Plana garatzeko hiru egitasmo diruz lagunduko ditu Lezoko Udalak. 362 langabe daude herrian.