
Errenteriako Udalak 37 lan kontratu sustatzeko programak martxan jarri ditu, eta horrenbestez, horietara hautagaitzak aurkezteko epea zabalik duela jakinarazi du.

Bi margolariren, lehen mailako margolari ofizialaren, eta administrazio orokorreko teknikariaren postuak bete nahi ditu udalak, aldi baterako kontratuekin.

166 lanpostu sustatuko dituzte eskualde nahiz herri mailan, enplegua sustatzeaz gain, lan merkatura sarbidea erraztu eta talde zaurgarrienei laguntza eskaintzeko.

Edozein planetan sartzeko beharrezkoa da Lanbiden alta emanda izatea enplegu eskatzaile gisa,eta gazteen kasuan, baita Gazte Sistema Bermean ere.

Izen emateak Lanbideren web orriaren bidez egin behar dira, eta epea hilaren 30ean amaituko da.



Teknikari ekonomiko eta administrazio orokorreko teknikariak behar ditu udalak. Izena emateko epea. hilaren 21era arte zabalik.

Eusko Jaurlaritzak 2020.urtean onartu zuen Berpiztu programak Oarsoaldeari eta bereziki Lezori onura handia ekarriko diola baieztatu du PSE-EEk

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 29ra arte dago zabalik. Hainbat baldintza zehatz bete behar dituzte lanposturako hautagaiek.