
Osasun Sailak, Osakidetzak eta Eudelek osasun neurriak hartzeko eskatu diote udalari. Ondorioz, zaintza zerbitzua bertan behera geratuko da.

Larrialdi Zaintza Zerbitzua bertan behera geratu arren, begiraleek eta koordinatzaileek lanean jarraitzen dutela jakinarazi dute.

Udalekuen ordezko zerbitzuaren berri emango dute. Haurren ikasketa-mailen araberako bilerak izango dira, modu ordenatuan egiteko.