Haur eta familientzako edukiarekin elikatuko dute Gazteoiartzun, egunero
Larrialdi Zaintza Zerbitzua bertan behera geratu arren, begiraleek eta koordinatzaileek lanean jarraitzen dutela jakinarazi dute.
Aste honetan bertan behera utzi dute larrialdi zaintza zerbitzua, prebentzio neurriak direla eta. Bertan lanean aritu diren begirale eta koordinatzaileek lanean jarraitzen dutela jakinarazi dute, telematikoki bada ere.
Haurrentzako eta familientzako interesgarriak izan daitezkeen materialak igoko dituzte Gazteoiartzunen webgunera. Egunero edukiak partekatuko dituztela iragarri dute, eta horretan hasi direla.