
Lezoko Udalak eta Hika Teatroak martxan jarritako proiektua da. Lehen fasean sei finalista hautatuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak hainbat jarraibide zehaztu ditu jarduera horietarako. Piraguismoak ohiko martxan jarraitzen du, eta baita gainontzeko entrenamenduek ere.

Lur Saizar eta Ager Arrieta 'Mundua begiratzeko leihoak' lehiaketaren irabazle izan dira. Argazki guztiak Piztu Lezoren webgunean ikus daitezke.

Ez bat eta ez bi, hiru sari eskuratu ditu, horietatik bi sari nagusiak, Iñigo Legorburu errenteriarrak Hondarribiko udalak antolatzen duen Satarka eta Bordari Literatura Lehiaketan.

Bergara eta Barakaldoko sariketak irabazi berri ditu Iñigo Legorburu errenteriarrak.

Zortzi lehiaketetan saritu dute aurten Iñigo Legorburu errenteriarra, eta urtea amaitu aurretik beste bi sari eskuratzeko aukera ez du baztertu. Bertso paperak ditu nahiago aukeran, baina ipuingintzan ere aditu bihurtu da.

Ermua Hiria Narrazio Lehiaketan, euskarazko narratiba atalean, gailendu da errenteriarra.

Motxian Eby gazteentzako esketx lehiaketaren sariak eman dituzten martxoaren 23an Oiartzunen. Sari nagusiak lezoarrek irabazi zuten.

Egitarau zabala eta indartsua, askotarikoa bizilagun eta herritar guztiak asetzeko modukoa jai batzordeak antolatu duena aurten ere.

12 urtetik 17ra bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko egitasmoan. Saria dirua izango da.

Orri bakarreko sorkuntza literario lanak azaroaren 19ra arte aurkez daitezke. Sarien banaketa abenduaren 10ean egingo dute, Andreonen.

Piztu Lezo, itxialdi garaian ere, herritarrak mugiarazten ari da. Egin duten azken proposamena argazki lehiaketarena da. Edonork parte har dezake.

Iñigo Legorburuk Plentziako Lanbro Beltza lehiaketa irabazi du euskara sailean Logikoki eta emeki lanarekin.