
Leonorren lankide zirenek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Antxon. Justizia exijitu dute, baita hiltzailea "legearen pisu guztiarekin zigortzeko" ere.

Joan den larunbatean Antxon bere bikotekide ohia hil zuen gizona behin-behineko espetxealdian sartu dute, "hilketa delitu batengatik".

SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeak deituta, haien lankide zen emakumearentzat justizia eskatzeko mobilizazioa egingo dute bihar. Lanagatik bertaratu ezin direnei etenaldi bat egitera deitu diete.