
Lezobide eta Bordalaborda kaleak lotzen dituen igogailua eginda, Bordalaborda eta San Roke lotzen dituen beste bat egingo dute.

Donibaneko obrak kontratatzeko lehiaketa hutsik gelditu da, eskaintzarik egin ez delako. Espedientea berriro aterako dute lizitaziora.

Bixi-Bixik antolaturiko egun osoko egitaraua medio, Lezo-Bide kalea moztuta egongo da larunbatean, 10:30etik aurrera.

Trintxerpeko Musika Eskolako kanpoaldean zeuden hainbat pintaketa ezabatu eta Donibaneko Lezo-Bide kalean tratamendu irristagaitza egin dute.