
Esperientzia pilotuak abiatu dituzte Baztanen eta Oarsoaldean mugaz gaindiko moneta osagarria bertaratzeko. Udaberrirako batzordea sortuta, Oarsoaldean 2026an euskoa erabilgarri izango dela aurreikusi dute.

Euskoa tokiko moneta Oarsoaldera iristear da. 2026an indarrean izango dela aurreratu du Gizartearen Monetaren koordinatzaileak.