
Asier Jaraiz Lopez lezoarraren Begietara begira kartelak iragarriko ditu aurtengo madalenak. Oso harreman estua du Oreretarekin, eta pozarren da jaien irudia harena delako.

Gazteenek danborrak eta barrilak hartu dituzte soinean. Helduagoek, aldiz, txarangekin lagundu diete.

Guztira, 531 lan aurkeztu dira: poesian 245 eta prosan 286. Epaimahaia Eider Rodriguez eta Lander Garro idazleek osatu dute.

Herri kirolak, muxikoak, buruhandi eta erraldoiak eta Errenteriako Musika Bandaren emanaldia izan dira herrian goizean zehar.

Txupinazo nagusiarekin bat eginez, gazteek euren modura egin nahi izan diote ongietorria aurtengo Madalen Jaiei.

Fermin Muguruza izan da aurtengo gonbidatua. Muguruzaren ibilbidea markatu duten abestiak jo dituzte, Udal Txistulari Taldeak lagunduta.

Erronka nagusia ospakizuna eta jaien gozamena denontzat izatea bermatzea dela dio koalizio abertzaleak. Eskerrak ematen dizkie antolaketan aritu diren eragile zein herritar guztiei.

Besteak beste, trafikoan, garraio zerbitzuan eta aparkalekuetan izango dute eragina. Jaiek iraun bitartean egongo dira indarrean.

18:00etan lehertuko da festa, Mila Koloretako Txupinazo Txikiarekin. Aurten, 21 haur eta nerabek hartu dute parte pregoia prestatzen.

Haurren bidaiek 2,20 euroko prezioa izango dute, eta helduenek 2,80 euro. Gainera, uztailaren 23an eta 26an are merkeago izango dira: 1,30 euro.

Era berean, udalari lotutako zenbait kexa adierazi ditu, eta eskatu dio jai "anitzagoak eta inklusiboagoak" antolatzeko lan egin dezala.

17:30ean emango diote hasiera programazio bereziari. Egoitzara gerturatzeko gonbita luzatu diete herritarrei.

Lino eta Panier guneetan antolatu dituzte ekintzak. Musika emanaldiak nabarmentzen badira ere, badago bestelakorik.

Alondegi zaharrean amaituko da, Madalen kalean, eta ez Alfontso XI.a kalean. Gainerako ibilbidea ohikoa izango da.

Agustin Lojorena errenteriarrak dohaintzan eman ditu argazkiak. Erakusketa uztailaren 30era arte egongo da zabalik.

Bost irabazleek sarrera bikoitz bana izango dute txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko. Udala jarriko da saridunekin harremanetan.

Bizi Errenteria markaren bitartez udalerriko komertzioen bisibilizazioa lortu denez, ez dute beharrezkoa ikusten publizitaterik.