
Pasaitarrek gune berriaren gaineko laguntza eta gomendioak jasotzeko aukera izango dute, Maddi Marquet kirol orientatzailearen bidez. Zerbitzua astelehenetan eskainiko da, 18:30etik 19:30era.

Udazkeneko matrikulazioa arrakastatsua izan ondoren, negukoa eta udaberrikoa jarri dira martxan. Hilaren 30a da izena emateko azken eguna.

Gazteen motibazioak aldatzen ari direla ikusita, Pasaia Badia Aktiboak 14 eta 17 urte arteko gazteei begirako fitness saioak sortu ditu, taldean entrenatzeko eta balioekin hezteko.

Pasaia Badia Aktiboko hiru kide Bruselan egindako All Stars proiektuaren itxiera ekitaldian izan ziren azaroaren 21ean. Bertan, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak aurkeztu zituzten.

Pasaia Badia Aktiboko ordezkaritza bat Bruselako All Stars jardunaldietan izan da, eta udalak bultzatzen dituen jarduera fisikoko plan eta politika publikoen berri eman du.

Eguraldia lagun, festa giroan ospatu da Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren XI. ekitaldia. Hasieran eta helmugan izan da HITZA probaren jarraipena egiteko.

Ander Iñarra etxeko lasterkaria (01:06:45) eta Leire Fernandez errenteriarra (01:18:32) gailendu dira Xoxolur Mendi Klubak antolatzen duen mendi proban.