
Itsas eta kultur ondarea goratzen dituen jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Madrilgo Fitur azokan.

UNEDen omendu zuten atzo Patri Urkizu Sarasua lezoarra, bertan irakasle eta hizkuntza gutxituen aldizkariaren sortzaileetakoa izan zelako.

Zazpi urteko borrokaldi luzearen bidez hainbat lorpen eskuratu badituzte ere, oraindik orain "oinarrizko eta ezinbesteko" diren beste arlo asko zintzilik direla esan dute pentsiodunek.

Espainiako eskrima txapeldun izan berri da sanpedrotarra, 17 urtez azpikoen mailan. Pauso sendoak ematen ari da, eta aurten Europako eta Munduko txapelketetan izan da.

Festibalaren hirugarren ekitaldia maiatzaren 9tik 12ra egingo da, eta Txilek bere itsas kultura ezagutaraziko du egun horietan.

Maiatzaren 17tik 21era bitartean itsas ondarearen esparruan dihardutenen jomuga izango da Pasaia.

Dokumental horrek Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarraren historia kontatzen du. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Martxoaren 9tik 11rako bidaia antolatu du Oiartzungo jubilatuen elkarteak. Hiria bisitatuko dute, eta 'El rey León' ikusi.