
Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak antolatuta, Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko du hilaren 14an Madalenaren basilikan, 20:30ean.

Honakoa Madalen aurreko kontzertuaren 34. ekitaldia izango da. Berezia da kontzertu hori Landarbaso abesbatzarentzat, eta bere unerik gorenean emanaldi bikainaz gozatzeko aukera eskainiko die herritarrei.

Maria Magdalenaren Lagunak Elkarteak antolatuta, larunbatean Zegamako abesbatzak kontzertua eskainiko du, 20:30etik aurrera.