
300dik gora emanaldi, dozenaka eta dozenaka partaide, festa giroko une gogoangarri asko, auzoak, herriak, jendea, hurbiltasuna... Matraka Musika Elkartea sortu zenetik hamar urte bete dira aurten. Eskaintza zabala dute.

Lezoarrak otsailaren 8an jarriko dira martxan ostegun zuriarekin, eta otsailaren 13an itxiko dituzte jarduerak Trapujaleren epaiketarekin. Aurten, Trapujale taldeak Lezoko Dantzazaleen ibilbidea errekonozituko du, 15 urte bete baitituzte.

Gazte taldeak Larunbat Gorrirako (hilak 10) programatu ditu inauterien bueltako jarduerak. Karropoteoa, argazki erraldoia eta aurkezpena, afari herrikoia eta elektrotxaranga bat dira proposamenak.