
Txostenaren emaitzen arabera, adinekoen gizarteratzea eta bizi kalitatea "hobetu" egin dira. 135 erabiltzaileetatik, 119k "oso ontzat" edo "ontzat" jo dute Gizarte Zerbitzuen edota Pasaian jasotako zaintza zerbitzuen arreta.

Maitane Irurieta gizarte langilea Donostiako Miramar Jauregian izan zen asteartean Pasaiako tokiko zaintza ekosistema azaltzeko.