
Lasterketarako izena emateko epea, berriz, hilaren 27an zabalduko dutela jakinarazi du Urdaburu elkarteak.

Maiatzaren 5ean egingo du mendi lasterketaren laugarren edizioa Urdaburu Mendizale elkarteak; gaur zabalduko dute, 20:00etan, izen ematea.

Ander Iñarra Olaziregi lezoarra gizonetan eta Larraitz Etxebeste Lizaso oiartzuarra emakumetan, izan dira Landarbaso Trail lasterketaren irabazleak. Atzo egin zuten Listorreta abiapuntu eta helmuga dituen lasterketaren hirugarren ekitaldia. Lezoarrak 1:22:14ko denboran egin zuen 18 kilometroko ibilbidea, oiartzuarrak, berriz, 1:44:01eko denboran osatu zuen bidea.

Joan den asteburuan, Munduko Kopako beste lasterketa bat lehiatu zuen mendi lasterkariak, Portugalen. Finalean da lezoarra.

Apirilean Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan hirugarren sailkatu zen kategoria absolutuan. Skyrunning modalitateko Munduko Kopa lehiatzen dabil, eta joan den uztailaren 2an bigarren postua eskuratu zuen kopako seigarren lasterketan.