
Lehen hitzordua gaur bertan egin du. Iñigo Astiz eta Miren Peñagarikanok poesia errezitaldia egingo dute. Lehenak, bere azken lana aurkeztuko du Analfabetoa (Susa, 2019); bigarrenak, Nik kontrolatzen dut makina aurkeztuko du, berriz. Azken hori, doan jaisteko aukera dago hemen. 19:00etan izango da errezitaldia.

Migranteen errealitatea bertatik bertara ezagutu dute Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibako hamalau kidek Lampedusan. Handik itzulita, ikusezina den errealitatea azalarazteko prest dira.