
Adimen urritasuneko palaz binakako final handia igandean izango da Eibarko Astelena pilotalekuan, eta ETB1en ikusi ahal izango da, 12:00etan.

Mikel Izagirre, Mindarako ohorezko lehendakari izandakoa omenduko dute bihar Niessen Kulturgunean, 11:00etatik aurrera. Ezina ekinez lortzeagatik eta berdintasunaren alde egindako lanagatik oroituko dute.

Pasa den ostiralean zendu da Mikel Izagirre Anabitarte, Mindara elkarteko presidentea. Lan eskerga egin zuen Izagirek dibertsitate funtzionala dutenen inklusioaren alde, baita haien bizitza kalitatea hobetzeko ere.

Bizitu proiektuaren barruan bosgarren film emanaldia antolatu dute. Lehenengoz kalean izango da, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian.

Abenduan egin zen maratoi solidarioan bildutako dirua Mindara elkarteari eman diote gaur antolatzaileek.

Goiz zein arratsaldez, denetik izango da: pintxoak, jostailuak liburuak, ipuinak, sentsibilizazio jolasak, DJa, photocalla...

Errenteriako Udalak utzitako lokal berria Markola etorbidean kokatua dago, eta ekainaren 18an estreinatuko da, jai giroan.

Hilaren 22an egingo dute zunba maratoia Galtzarabordako kiroldegiaren pistan. Jasotako diru guztia, Mindara elkartearentzat izango da.

Arratsaldean, Go!azen-eko lagunen emanaldiak goraino bete du Agirre Lehendakariaren plazako karpa.