
Pasaiako liburutegiek Euskarazko Irakurketa Kluba sortu zuten 2015ean, eta Xabier Etxaniz Rojo trintxerpetarra da saioen gidaria. Aurtengo ikasturteak bederatzi saio izango ditu.

Aurtengo ikasturtea urriaren 13an hasiko da, Antxoko liburutegian. Guztira, bederatzi liburu landuko dituzte, ekainera arte.

Pasaiako Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean, egitarau anitz eta zabala ondu du Martxoaren 8aren harira, feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borroka ardatz.

Martzelina Bertsozale Elkarteak antolatuta, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Alaia Martin ariko dira bertsotan hilaren 28an, pleno aretoan.

Miren Amurizaren 'Pleibak' liburuaren inguruan arituko dira gaur ikasturteko bigarren saioan. San Pedroko liburutegian bilduko dira, 19:45ean.

Donibaneko elkarteak martxoaren 8rako jarri du zita. Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.