
'Kirola' da gaurko mozorro eguneko gaia, eta deialdiari fin-fin erantzun diote lezoarrek. Txarangak lagunduta, denak elkartu dira eguraldi txarrari aurre egiteko.

Dozenaka bizilagun Donibaneko frontoian elkartu dira inauteriez gozatzeko. Txandaka, hamaika dantza egin dituzte herria alaitu asmoz.

Ofizioak, bideo jokoak, historiaurrea, estralurtarrak, tribu urbanoak edo 1940. hamarkada dira aukeran jarri dituzten mozorroak.

abernen mozorrotzea sustatu nahian, lehiaketa bat antolatu du Errenteriako Udaleko Kultura Sailak. Parte hartu nahi dutenek, eskaria egin beharko dute udaletxeko erregistroan otsailaren 6a baino lehen.

Aukeran, sei gai: Egipto, Baserria, folklorea, Tim Burton eta Agatha Ruiz de la Prada. Botoak hilaren 12ra arte jasoko dituzte.

Herritarrek erabaki dute zertaz mozorrotu Errenteria-Orereta inauterietan: Ofizioak.