
Altzibarko auzotarren esku utziko dute lokala, nahi duten erabilera emateko; bizilagunen eskaera izan da

Olaldeko auzo konposta gune berria zaharraren itxaron zerrendan zeudenek erabil ahal izango dute, momentuz. Eskariari erantzun nahi izan dio udalak.

Lokalaren erabilera zehazten hasiko dira, obrak egin aurretik, udala eta Altzibarko bizilagunak.

GI-3631 errepidea asfaltatzen hasi dira aldundiaren langileak. Astebete inguru iraungo dute lanek, eta by-passa egingo dute.

Olaldeko bidegurutzean obrak egiten ari dira, etxadiko trafikoa berrantolatzeko asmoz. Altzibar Zelaiako aparkalekuen lanek aurrera jarraitzen dute.

Altzibar auzoan aurretik margotutako mezu aldarrikatzaile bat 'moldatu' eta LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako pintaketa egin dute.

Altzibarko Olalde eremuan, bi lokal-komertzial lote jarriko ditu salgai Oiartzungo Udalak, lehiaketa ireki baten bidez. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.