
Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri pianista uruguaitarrak kontzertua emango dute bihar. Etxean abesteak «zirrara berezia» sortzen diola aitortu du Ronquetek.

Eskualdeko emanaldi bakarra hilaren 25ean (igandea) izango da, Oiartzunen. Sarrerak erosteko aukera zabalik da, 8 euroan.

Musikaren bideak urratzen jarraitzen du EMKE Bandak. Erronka zale denik ezin uka, bide berritzaileak zabaltzen aditu bilakatu delako. Proposamen ausartarekin dator berriz ere, oraingoan, opera eta musika bandaren doinua batuko dituen emanaldiarekin.

Camerata Lirica taldeak La Traviata operaren moldaketa eszeneratua egingo du igandean, hilaren 9an, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 8 euro balio du.