
Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek gazte martxa deitu dute bihar goizerako. Euskal presoen gatazka gazte belaunaldien artean gizarteratzea, eta konponbidearen alde kilometroak egitea dira helburu nagusiak.

Izan Bidea dinamika jendaurrean aurkeztuko dute hilaren 20an. Presoak etxeratzeko dinamika Mikel Arrieta larri gaixo dagoen herriko presoaren aldeko kanpainarekin uztartuko dute.

Santi Cobos presoaren bizipenetan oinarritutako liburuaren irakurketa egingo dute datorren ostegunean (hilak 15). "Kartzelaren erretratu gordina" egin du lan honetan Zigor Olaberriak.

Euskal presoek pairatutako egoera salatzeko helburuarekin, gazte martxa egitera deitu dute Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek.