
Hamaseigarren urtez jarraian kontsumo taldeko kideak elikatuko ditu Arraztalok. Astelehenero egingo dute saskien banaketa, 18:00etan plazan.

Buruko osasunaren gaineko estigma asko daudela adierazi du Alonsok. «Kontzientzia hartu, eta normalizatzea» da haren ustez bidea, pandemiak pronostikoak okertu dituen testuinguru betean.

Eritasun mentala duten lagunei bideratutako hainbat etxebizitzaz arduratzen da Agifes elkartea Oarso Bidasoan. Gipuzkoarako baliabideak eskaintzen ditu gaixo eta senideak biltzen dituen elkarteak.

Gazteen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa egiten ari da Errenteriako Udala. Horren barruan, buruko osasunaren gaia ere landu nahi du.

18 eta 30 urte arteko gazteei bideratutako tailerra emango du Ainhoa Urretagoienak, Xenpelar Etxean. Izena hilaren 19a baino lehen eman behar da.

SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak gaixo psikikoek Oarsoaldean jasotzen duten arretaren gaineko diagnostikoa egin berri du Arraztalo eta Aldura elkarteek eskatuta; asteartean aurkeztuko dute ikerketa, Donibanen.