
700 muxu eta besarkada emango dizkiote Errenteria-Oreretari gaur bertako bizilagunek, bat bete duen urte bakoitzeko.

Errenteriak 700 urte beteko ditu hiribildu gisa eratu zenetik 2020ko apirilaren 5ean, eta efemeride hori merezi moduan ospatzeko lanean ari da udala dagoeneko.

Ehun urte bete dituzte aurten Xanti eta Maialenek. Mende bat lehenengoz kalera irten eta dantzan hasi zirenetik txikienen eta ez hain txikienen gozamenerako. Urteurren biribila behar moduan ospatuko dute asteburuan.

Elkarteko kide eta zaleek txistorra dastatu eta Eguberrietako otarra zozketatuko dituzte. Esker onak eskainiko dituzte ere.

1971eko urrian zabaldu zituen ateak Koldo Mitxelena Institutuak, "lorpen handia izan zen —diote egungo zuzendaritzako kideek— garai hartako udal ordezkarien lana eta iraunkortasunaren ondorio".