
Aldundiko Mugikortasuneko diputatuarekin bildu zirenetik urtebetera, oraindik inolako urratsik ez egin izanagatik "ezinegona" du Oiartzungo Udalak. Hori dela eta, ez dagoela zertan lehiaketaren emaitzak itxoin beharrik eta ospitalerako autobusa orain jarri daitekeela esan dio alkateak foru diputatuari.

Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.
