papresa

Suteak ez dio paperaren ekoizpenari eragin

Papresan sutea izan da gaur goizaldean, enpresak jakinarazi du ez dela kalte pertsonalik izan eta kalte materialek ez dutela paperaren ekoizpenean eraginik izan.

Sutea izan da Papresa lantegian

Gaur goizaldean piztu da sua, 00:45ean. Irun, Zarautz eta Tolosako suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzeko lanean.

Valentziara eramateko material bilketa egingo du Papresak

Egunero 08:00etatik 22:00etara eraman daiteke materiala, egunero; Torrent eta Alacuas (Valentzia, Herrialde Katalanak) herrietara bideratuko dute bildutakoa.

Fiskaltzaraino heldu da Errenteria-Osasuna taldearen salaketa

Fiskaltzak delitu egitate zantzurik ote dagoen aztertu beharko du orain, horren arabera salaketa bertan behera utzi edota epaitegira jotzeko.

Papresari emandako ingurumen baimen integratuari, helegitea

Baimenean jarritako mugak ez dira nahikoak Eguzkiren iritziz, pertsonen osasuna bermatu eta naturaren kontserbazio egoera ona babesteko.

Papresak hondakin urak Loiolako araztegira bideratzen jarraituko duela salatu du Eguzkik

Errenteriako paper fabrikako hondakin urak zuzenean itsasora eramateko hustubidearen proiektua baliogabetu egin dutela jakinarazi du Eguzki talde ekologistak.

Errenteria Osasuna plataforma sortu dute, udalerri "osasuntsuago bat" helburu

Elkarren arrimuan, hainbat bizilagunen amets gaizto bihurtu diren Papresaren eta ADIFen jarduera eta bizilagunen atsedenerako eskubidea orekatuko dituen irtenbide bila hasi dute bidea.

Papresako jardueragatiko kiratsagatik, beste errekerimendu bat egingo du udalak

Azken hilabetetako hirugarren errekerimendua izango da, joan den urteko azaroan eta aurtengo martxoan beste bi errekerimendu egin zizkion Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari. Arantxa Tapiak gidatzen duen saila arduratzen da Papresa egiten ari den ekoizpen aldaketak baimentzeaz, eta bere jardueraren ondoriozko eraginak kontrolatzeaz.

Udalaren eta Papresaren arteko akordioa kritikatu du Eguzkik

Kamioi astunen zarata, usaina eta trafikoaren eraginak murrizteko konpromisoak ez direla nahikoak uste du elkarteak.

Papresak konpromiso zehatzak hartu ditu udalarekin

Momentu honetan fabrika eraldaketa prozesu batean murgilduta dago, eta lan horiek ekainera arte luzatuko badira ere, Papresatik zenbait neurri abiatu dituzte zarata eta kamioien trafikoa berehala hobetzeko.

Mikel del Val
Gehiago