
4 urtetik gorako pasaitar guztiek ahalko dute izena eman. Ikasturte honetan ere "musika hezkuntza inklusiboa, pertsonalizatua eta komunitatean musika sustatzearen aldekoa" eskainiko du eskolak.

Pasaian erroldatuta dauden ikasleek matrikularen zati bat ordaintzeko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Datorren ikasturterako matrikulazio epea ekainaren 14ean zabalduko dute ikasle zaharrentzat, eta 17an berrientzat. Uztailaren 2ra arte inskribatu ahalko da.

Emanaldia Trintxerpeko azokan izango da, hilaren 25ean, 13:00etan. Joko dituzten lanen artean Ansorena, Jacob, Sinatra eta Morriconerenak egongo dira, besteak beste.

Pasaiako musika eskolako trikitilariak eta txistulariak asteartean irtengo dira kalez kale