
Enpresa hauetan euskararen egoeraren diagnostikoa egin dute jada, eta ekintza sorta bat adostu dute denek. Batzordea eratzea "aurrerapauso handia" dela nabarmendu du udalak.

Itsas eta portuko deskarbonizazioa, eraginkortasun energetikoa eta ontzien elektrifikazioa bezalako esparruetan ideia eta proiektu berritzaileak bilakatzeko asmoa du lehiaketak. Bihartik aurkeztu daitezke proposamenak.

Manifestazio jendetsua egin dute gaur Trintxerpen, Eskalerillasetik kaleratu nahi dituzten 12 familiei babesa adierazi eta "alternatiba erreal bat" exijitzeko. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindiaktu Sozialistak eta bizilagunek deitu dute mobilizazioa.

Eskalerillasetik kaleratu nahi dituzten 12 familien aldeko manifestazioa egingo du bihar Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Gudarien plazatik abiatuko da mobilizazioa.

Bertatik kaleratu nahi dituzten 12 familiei elkartasuna adierazteko murala egiten ari dira. Atzo zenbait ertzain bertaratu zirela salatu dute, Ekidako kideak identifikatuz.

Eskalerillaseko 12 familien etxegabetzea gelditzeko azken hiletan jasotako sinadurak entregatu ditu gaur Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Atzo horiek jasotzeari uko egin zion Portuko Agintaritzak.

Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizazioa egingo du hurrengo asteburuan. Etxegabetze guztien suspentsioa eskatuko dute.

PPAk zein ETSk ez dutela "alternatiba errealik eskaini" salatu dute. "Bertan gelditzeko eskubidearen alde", bizilagunek eta sindikatuak borrokan jarraituko dutela adierazi dute.