
Pasaiako udaletxean egindako elkarretaratzearen ondoren Aintzane Taberna alkateordearekin bildu dira, haien eskaerak helarazteko.

Bosgarren greba eguna egingo dute bihar (asteazkena) 43 langileek, Matia-Goxara eta udalaren aldetik ez baitute "inolako erantzunik jaso".

Eskubidean planaren barruan, ekintza sorta interesgarria antolatu dute datozen asteetarako herriko DBHko ikasleek, udalarekin elkarlanean.

Gizarte Zerbitzuak izango dira datorren ekitaldiko ardatz nagusia. 27,3 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du udal gobernuak.

Pertsonak erdigunean kokatuko dituen "kalitatezko gizarte arretaren alde" egin dute bi erakundeek. "Sare sendoago bat" osatzeko "bermea" dela esan dute.

Ostiralean kalejira handi batek barrutiko kaleak zeharkatuko ditu. Pasaiako kultura musikalaren "omenaldi zirraragarria" izango dela aurreratu dute.

Udal talde guztiek adierazpen bat sinatu eta kaleratu berri dute, "giza eskubideen defendatzaileak babesteko" asmoz.

Kexa ugari jaso ditu udalak, bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzearekin lotutakoak bereziki. Gutun bat bidali diete ostalari guztiei, indarrean dagoen araudia gogoraraziz.

Besteak beste, %10eko soldata igoera eskatuko dute, "erosahalmena berreskuratzeko" asmoz. Greba iragartzeko elkarretaratzea egin zuten atzo.

Bien gorputzak erreak izan baziren ere, desberdinak dira Ritu eta Mousumi emakume indiarren bizipenak. Horiek arratsaldean kontatuko dituzte.

Iruzurgileak adinekoen etxeetara jotzen ari dira, ustezko enpresako ordezkarien bisita bat simulatuz.

Datorren asteazkenean tailer bat egingo dute Antxon. Ondoren, etxean neurketak egiteko maleta bat jasoko dute partaideek.

Pasaiako Portu Agintaritzak egingo ditu lanak, lurzoru horren obraren kontratazioaren arduraduna baita. Udalak eskatuta egingo dituzte lanak.

Erailketa salatzeaz gain, senideei eta gertukoei elkartasuna adierazi die erakundeak.

2024ko ordainagirietan akats bat antzeman da, eta ondorioz, ofizioz itzuli dira jada kobratutako ordainagiri guztiak.

Hezkuntza arlora 70.000 euro bideratuko dituzte; kultur elkarteentzako 22.563 euroko lerroa zabaldu dute; eta kirol elkarteentzako 50.000 eurokoa.

Hileroko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean. Kontratazioa, Ogasuna, Pertsonala eta Hirigintza izango dituzte eztabaidagai.

Pasaiako Udalak lanean dihardu adinekoek ahalik eta denbora gehienean jarrai dezaten euren etxe eta ingurunean, beharrezko dituzten zainketak eginda, eta bizitza betea eta komunitarioa dutela.

Pasaiako alokairuen merkatuko prezioen garestitzearen ondoriozko neurria da. Datorren astearteko plenoan izango dute zioa eztabaidagai.

Gehienez ere 25.000 euro banatuko ditu udalak erakunde publiko edo pribatuen artean. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 23ra arte da zabalik.