
Antxoko Topaguneak 10 urte bete ditu aurten. Urteurren bereziaren harira ospakizunik izango ez bada ere, egunotan behar bezala itzaliko dituzte hamar kandelak.

Antxoko Korrika Batzordeak egun osoko egitaraua antolatu du hilaren 23rako. Gauean helduko da Korrika Antxora, Buenavistatik.

Antxoko Topaguneak aukeratu du aurtengo gaia: EITB. Trintxerpetarrak, berriz, musika taldez mozorrotuko dira.

Jai guneak "egitarau xume bat" prestatu du antxotarrek segurtasunez disfruta dezaten 2020ko jaietaz.