
Mobilizazio eguna izan zen atzokoa Hego Euskal Herrian, eta goizean hiriburuetan manifestazioak egin bazituzten, arratsaldean herrietara eraman zuten lan, pentsio eta bizi duinen aldeko aldarria.

Agerraldia egin du gaur eguerdian Bat Etorri kolektiboak; pentsio publikoen defentsan bost aldarrikapen nagusi egin ditu taldeak.

Mobilizazio eguna antolatu dute bihar ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek Hego Euskal Herrian. Errenteria-Oreretan 19:00etan abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik.