
Denboraldia hasi zenetik lehen aldiz galdu zuen larunbatean Irun Rugby Taldeak. Asturiasko Belenos RC taldeak 19-22ko markagailuarekin garaile izatea lortu zuen Plaiaundiko zelaian. Sailkapen orokorreko azken postuetan kokatuta dago Asturiasko taldea. Irun RTk onartu duenez, lehen denbora txarra jokatu zuen eta talde bisitariak Plaiaundiko markagailua irekitzeaz gain, 7-19ko markagailuarekin iritsi zen atsedenera. Hortik aurrera, gauzak ez ziren gehiegi hobetu eta azkenean, 19-22ko emaitzarekin bukaera eman zion epaileak partidari. Zarautz Rugby Taldearen aurka lehiatuko da Irun RT larunbat honetan, Astin, 16:00etan.


Txingudiko badia bisitatuko dute herritarrek, "padurek hegaztien migrazioan duten nazioarteko garrantzia ezagutarazteko" asmoz.

Plaiaundi Parke Ekologikoko Txingudi ekoetxeak FONOMADen Atmosfera, inguratzen gaituen airea argazki erakusketa muntatu du. 35 panelez osaturiko erakusketa honek, atmosfera eta bertan gertatzen diren fenomeno atmosferikoak ezagutzera gonbidatzen gait...