
Haur eta gazteen irakurketa taldeek zein herriko poetek parte hartuko dute ikasturte bukaerako poesia emanaldian. Iturriozko dorretxean izango da.

Xosé Estevez eta Xoán Alonso galiziarrekin batera ariko da Antton Kazabon oiartzuarra. Gonbidapenak eskura daitezke jada.

Haurren Irakurle Taldeko kideak eta herriko hainbat poeta izango dira errezitatzaileak, baina nahi duenak ere parte hartzeko aukera izango duela aurreratu du udalak.