
Kluba instalazio gabe geratu da, eta ez du espaziorik arraunean jarraitzeko. Berehalako irtenbide bat topatzen ez badute, hilabete bukaeran klubak ateak itxi beharko ditu. Zuzendaritzak urgentziazko laguntza eskatu du.

Pasaiako Portu Agintaritzako Langile Batzordeak zuzendaritzak hartutako hainbat neurri salatu ditu. Murrizketez gain, negoziaketa falta, proiektuen pribatizazioa eta baliabide eskasia agerikoak dira.

Pasaiako badian urpeko arkeologiari buruzko azterlanak egin dituzte 2021etik. Besteak beste, 4 metroko luzera duen gila bat aurkitu dute, eta hipotesi nagusia da 'Santa Ana' ontziarena izan daitekeela.