
Hilabeteetako negoziazioen eta elkarrizketen ondoren, udalak hobekuntzarik gabeko plegua aterako duela esan zien zerbitzua ematen duten langileei iraileko osoko bilkuran.

Elkarretaratzea egin dute Lodosan lan istripuan zendutako garraiolariaren heriotza. Aurten lan istripuan hildako hamargarren garraiolaria izan da Errenteria-Oreretakoa.

Pribatizazio ereduaren ondorioz ez dagoela pertsonal nahikorik, eta horien lan baldintzak "prekarioak" direla salatu dute.

Atzo Altzaten lanean zela hil zen beharginaren senide, lankide eta lagunei elkartasuna adierazi diete bildutakoek.

Iaz hasi ziren etxeko langileak langabezia ordainsarirako kotizatzen, baina eskubide asko bermatu gabe dituzte oraindik. SOS Arrazakeriak salatu du dagokiena baino 800 euro gutxiago kobratzen dutela hilean.

Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek greban jarraitzen dute, eta azken plenoan agerraldia egin zuten, zinegotziekin parez pare aritzeko.

Oarso Bidasoko Ernaik Donostiara deitu du ostiralean, gazteek bizi duten egoera iluna irauli eta etorkizun duina eraikitzeko. Bulebarrean egin dute hitzordua 18:00etan.

Aste Solidarioa egin berri du Langile Bankuak. Egoera zaurgarrienean dauden familiak protagonista bihurtuta, langileen arteko elkartasuna dute oinarri aukeratu ez, baina egokitu zaien zulotik irteteko.

Astebetean bi langile kaleratu ditu Zuen Ondoan Oarsoaldea enpresak; azken bi urtean, zazpi izan direla esan du ELAk. Enpresa horretan langileek dituzten «baldintza kaskarrak» salatu dituzte.

Hildako langilearen heriotzaren arrazoiak eta bere lan baldintzak ikertzea eskatu dute.

Oarsoaldea da Euskal Herriko langabezia datu lazgarrienak dituen eskualdea; hura osatzen duten herrien artetik, berriz, Pasaia da zigortuena.

Estatalizaioaren aurka kalera irtengo da LAB sindikatua datorren asteazkenean (hilak 30).

Helburua, egunerokoan baldintza prekarioetan ari diren langileak bildu eta esperientziak partekatzea da

Emakumeen lan baldintzak gero eta prekarioagoak direla diote LAB, ELA eta ESK sindikatuek. Emakumeak bigarren maila batean mantendu nahi dituen jendarte patriarkalaren isla omen da.

Etxeko langileen eskubideak bermatzeko eskatu du Etxeko Langile Etorkinen elkarteak. Legeak ezartzen duenetik urrun dira eta ordutegiak, soldatak eta jai egunak ez zaizkie errespetatzen.

LAB sindikatuak eta beste hainbat eragilek elkarretaratzea egingo dute, prekarietatea salatzeko