
Mikel Astarloza Txirrindor-eko prestakuntza fisikoaren arduraduna da, eta gakoak eta gomendioak eman ditu Behobia-Donostia bezalako lasterketa bat ondo prestatzeko.

37 traineru bilduko dira neguko azken prestaketa estropadan. Eguraldiaren araberako bi eremu prestatu ditu Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den euskararen aldeko iniziatiba prestatzeko bilerara deitu dute asteazkenean (hilak 10), 19:00etan Merkatuzarren.

Antolaketan parte hartu nahi duten elkarte eta norbanakoak bat egitera deitu dituzte antolatzaileek.

Lekuona Fabrikan izango da bilera, 19:00etan, eta herriko eragileak deitu dituzte parte hartzera.

Apirilaren 23an egingo dute San Marko erromeria Bizarain mendiko gotorlekuan eta inguruetan.