
Ekintza sinboliko bezain deigarria egin zuten bart ehunka herritarrek Pasaiako badiaren bokalean. Bi bazterrak argitu zituzten, demokraziaren alde eta Kataluniar herriari babesa emateko.

Gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dute Done Eztebe plazan, eguerdian. Herritarrek, EH Bilduko eta EAJko ordezkariek bat egin dute deialdiarekin.

Gehiengo sindikalak deituta Pasaiako udal langileek elkarretaratzea egin dute, Kataluniar herriari elkartasuna adierazteko, eta erabakitzeko eskubidearen defentsa egiteko.

Hurrengo udal batzarrean aurkeztuko dute hiru udal talde politikoek adostutako mozioa presoei, erbesteratu politikariei eta Kataluniako herri zein erakundeei babesa adierazteko.

Elkarretaratze zaratatsua egingo dute gaur arratsaldean, Oiartzungo plazan. Erabakitzeko eskubidea defendatu eta epaituei babesa adieraziko diete.