
Hartzekodunen konkurtsoan sartu da Papresa, eta hiru enpresa taldek erakutsi dute interesa. Langileen batzordeak adi jarraituko du prozesua, "lanpostuen %100 mantentzea exijituko dugu, eta lan baldintzak errespeta daitezela".

21/2021 Legean otsailerako ezarritako pentsioen igoera bertan behera geratu da Espainiako Kongresuak lege-dekretua ostiralean indargabetu ondoren.

Sanmarkoseneko langileak greba mugagabean dira Gureakek ezarri nahi dizkien lanaldi murrizketak eta bost langileren kaleratzea ekiditeko. Duintasunaren hileko lehen asteleheneko mobilizazioarekin bat egin dute grebalariek.

Ez dute hobera egin Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzietako baldintzek, ez langileentzat ezta egoiliarrentzat ere, eta horrenbestez protestak egiten jarraitzen dute.

Datorren astelehenean hasiko dute hitzarmen propioa lortzeko lanuztea. Aste osoan zehar kaleak hartuko dituzte, eta babesa galdegin dute.

Gaur jakin da Ciudadanosek Errenteria-Oreretan egin zuen mitinaren harira izandako protestengatik instrukzioa egiten ari den epaileak 23 lagun auzipetu dituela.


Hilaren azken osteguna zela eta, Oarsoaldeko beste ikastetxeetan bezala, Elizalden ere elkarretaratzea egin zuten atzo. Irakasle eta gurasoen taldea elkartu zen eskolaren aurrean, murrizketekin desadostasuna adierazteko, Hezkuntza+ lelopean.


Greban jarraitzen dute Jesusen Bihotzako ELAko langileek; sindikatu bereko afiliatuek greba hasiko dute Sanmarkosenen hilaren 26an.

Elkarretaratzeak egiten ari dira astero Jesusen Bihotza eta Sanmarkosene adinekoen egoitzetan, lan baldintza eta zaintza publiko duinerako eskubideak aldarrikatuz.

Negoziazioa eskatzen ari dira, baita soldata arrakala ezabatzea ere, protesta zaratatsuen bidez.

Gaur bertan, elkarretaratzea egin dute Herriko plazan eta manifestazioan abiatu dira bertatik.

Irungo CAFeko langileek Beasaingo langileen protestekin bat egin dutela jakinarazi du gaur Xabier Zufiria Oarso Bidasoko LABeko metal arloko ordezkariak. Lan produkzioa gutxitu dela eta, sei hilabeteko lan erregulazio espedientea aplikatuko zuela jakit...