
Herriko artista plastikoek erakusketa kolektiboa egingo dute larunbatetik uztailaren 30era arte. 'Puskak biltzen' izena jarri diote ezohiko erakusketari.

Arizmendieneko lehenengo erakusketa ikusteko aukera egongo da abuztuan. Herriko 13 artisten ekarpenak osatu du 'Puskak biltzen'.

Ostiralean eta larunbatean bisita gidatu bana egingo dute, Eider Bergaretxe Manterolaren eskutik. Turismo bulegoan hartu beharko da txanda.