
'Puzzlea osatu arte!' ekimena Irun, Oiartzun, Errenteria-Orereta eta Lezotik igaro da gaur. Oarso Bidasoko herri horietako bost presok kondena erregimen irekian betetzea aldarrikatu dute.

'Puzzlea osatu arte!' iniziatiba bihar iritsiko da Irun, Lezo, Oiartzun eta Errenteria-Oreretara. Kalea zapaldu ezin duten herri horietako bost preso politikok bizi duten salbuespen egoera salatuko dute.

Sare Herritarrak nazio dinamika egingo du hilaren 17 eta 18an zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoei ezartzen zaien salbuespen araudia bertan behera utzi eta horien etxeratzea exijitzeko.