
Gogortza Realaren arerio izango da Europa Ligako final hamaseirenetako kanporaketan. 18 urteko gaztea Danimarkan jaio zen, baina familia Errenteria-Oreretakoa da.

Beste atxilotu bat ere izan da, Usurbilen. Beste hamahiru lagun ikerketapean daude. Bultzadak gogor salatu ditu atxiloketak.

100 metrotako Gipuzkoako errekorra hautsi du lezoarrak, hain justu, bere entrenatzaile Valentin Rokandiok zuen hori. Irakaslea gainditu du ikasleak, 10.38 segundoko marka historikoa ezarrita.

Rufi Arretxeri egindako omenaldian Pasaia KEren eta Realeko beteranoen arteko partida izan zen larunbatean.

Martxoa emakumeen hilabetea izango dela jakinarazi du Touringek, eta gaur emakumeen ordezkaritza bat omenduko dute gizonen lehen taldearen partidaren atsedenaldian.

Leganesen utzita eman du aurrelari errenteriarrak azken urtea. Gauzak ezin hobe hasi baziren ere, lesio baten ondorioz desio baino gutxiago jokatu du. Dena den, baikor baloratu du esperientzia.

Real Bko bi jokalari lezoarrek Bigarren Mailara igotzeko finaletako bat jokatuko dute larunbatean Algecirasen kontra. Herrian autobusa antolatzen ari dira.

Oiartzungo Udalak herriko bandera eman dio Realari, Sevillako finalean erakusteko. Realaren bandera ere jaso dute.

Herriko bandera eman dio Errenteriako Udalak Realari. Helburua, apirilaren 3an Sevillan jokatuko duen partidan errenteriarren babesa eta animoak bertatik beratara sentitzea da.

Ostegunean topo egingo dute Realak eta Mirandesek, Haritz Mujika jokalari ohi antxotarraren bi talde kuttunek Espainiako Kopako finalaurrekoan. Bi taldeen analisia egin dio HITZAri.

Pasaia Kirol Elkarteak 'Oinarrizko futbolaren prestakuntza eta ingurunea' hitzaldia egingo du hilaren 16an (astelehena) Kultur Etxean, 19:00etan.

Reala eta Alaves nor baino nor arituko dira asteazkenean Anoetan, 21:30ean. Zaleen joan-etorriak errazteko, tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek.

EuskoTrenek gaueko zerbitzua indartuko du asteazkenean, Realaren eta Interren arteko partidatik bueltatzeko.

Alaitz Zudaireren omenezko triangularra jokatu zuten igandean Fanderiako zelaian.

Udaleko ordezkariek herriko bandera eman diote Realari, apirilaren 3ko Espainiako Kopako finalean txuri-urdinak babesteko.

Realak abiatutako 'Gurekin' kanpainaren barne, Gipuzkoako udalerrietako bandera bana jaso eta eman du klubak. Pasaian elkar trukea egin dute dagoeneko.

Errenteriarra, joan den maiatzetik, Realeko lehen taldeko jokalaria da. Dagoeneko hiru gol sartu ditu aurrelariak eta lehia zaila izan arren, prest dago minutuak lortu eta golak sartzen jarraitzeko.

Jesus Mari Zamora futbol jokalari ohiaren biografia aurkeztu zuten joan den astean. Futbolaz eta gehiagoz hitz egiten da Aingeru Espinosak egindako lanean.

Jon Bautista 2023ra arteko kontratua izango du Realarekin. Lehen taldeko partaide izango da aurrerantzean. Errenteriarra, pozarren.

Iñigo Susperregi errenteriarrak urteetan zehar hamarnaka futbol kamiseta bildu ditu. Guztiek daramate molde zaharreko baloia, koroa eta bandera txuri-urdina paparrean.