
Hilaren 14an 100 urte beteko dira San Juanek lehen Kontxako Bandera eskuratu zuenetik. Garaipen historiko hura gogoratu eta ospatuko dute hurrengo larunbatean.

Irail bukaeran iragarri zuen Joseba Fernandezek (Pasai Donibane, 1974) Lapurdiko ontziaren gidaritza utziko zuela. Handik egun gutxira jakinarazi zuen San Juan-Koxtape CMO Valves klubak prestatzaile sanjuandarra etxera bueltatuko zela, 'Erreka' ontziaren ardura berrartuz.